Txistulariek alaitu zieten Madalen eguna, Sandiusterriko egoiliarrei

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 27a, 00:00

Goizetik taldeko txistulariak, Sandiusterri barruan jotzen.

Madalen eguna ospatu ohi dute Sandiusterriko zaharren egoitzan, eta ez dute hutsik egin aurten ere, uztailaren 22an. Hernaniko Goizetik txistulari taldea arduratu da horretaz. Sandiusterrira gerturatu ziren ostiral goizean, doinu atseginekin egoiliarrak alaitzeko asmoz.
Eraikinaren kanpoko aldean ari­tu ziren aurrena, baina xirimiri pixka bat hasi zuela eta, barrura sartzeko eskatu zieten, eta saio luzea eskaini zuten bertan. Izan ere, ordubete inguru aritu ziren, hiru solairutan hainbat pieza eskainiz. Doinu alaiekin girotu zuten zaharren egoitza, eta pozik hartu zituzten egoiliarrek. Dantza egiten eta irrintziak botatzen ere animatu ziren haietako batzuk!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!