Beste hiru finalerdi gaur, Zikuñaga Papelera Torneoan

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 27a, 00:00

Semifinaletako beste hiru partidu jokatuko dituzte Zikuñaga Papelera Torneoan, gaur arratsaldean, 18:00etan hasita kiroldegiko frontoian. Kadeteetan, Xuban Iturbe hernaniarra eta Oihan Legarreta aranoarra ariko dira, Lapkeko Kerejetaren eta Igoaren kontra. Jubeniletan, Azkoitiko Etxanizek eta Juaristik jokatuko dute, Aloña Mendiko Etxegarairen eta Zazpi Iturriko Mujikaren kontra. Eta nagusietan, Mikel Lasa hernaniarra ariko da, Intxurreko Oiarbiderekin batera, Beti Onak taldeko Tiradoren eta Alde Zaharrako Huegunen kontra.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!