1972an jaiotakoek festa, irailaren 17an

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 25a, 00:00

Izena emateko azken eguna irailaren 7a da. Topaketaren prezioa pertsonako 60 eurokoa izango da.

1972garren urtean jaio zirenek, mende erdia bete dutela ospatzeko aitzakia hartuta, ospakizun festa antolatu dute irailaren 17rako. Hitzordua eguerdiko 13:00etan jarri dute, poteo baten bueltan denak bildu, eta jarraian Galarretako Jauregi jatetxean, katering eder batez gozatzeko aukera izanik. Musikak jai giroa jarri du eta photocall  bat ere jarriko dute, «argazkiak ateratzeko, oroigarri gisa».  

Bazkaldu ostean, DJak hartuko du lekukoa eta jarraian, Pasai txarangarekin, Hernanira itzuliko dira, kalejira Tilosetan amaituz. Topaketara bertaratu nahi duenak 60 ordaindu beharko ditu, kontu korronte honetan eginez ingresua: ES9430080148632254085323. Izen-abizenak jarri behar dira ingresua egiterako momentuan. 

Beraz, 1972an jaio den orok, irailak 17rako antolatu den festarako gogoa badu, aldez aurretik izena eman beharko du (Hernaniquintos@gmail.com), eta horretarako azken eguna irailaren 7a da. Hala ere, antolatzaileek ahal bezain azkarren apuntatzea gomendatu dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!