Lankidetza kultural eta artistikoa, Chillida Lekuk eta Musikenek

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 25a, 00:00

Miren Iñarga eta Mireia Massagu hitzarmena sinatzen. Argazkia: Chillida Leku.

Programazioaren protagonista nagusiak Musikeneko ikasleak izango direla ziurtatu dute Chillida Lekuk eta Musikenek. 

Chillida Lekuk eta Musikenek, Euskal Herriko goi mailako musika zentroak, lankidetza hitzarmena sinatu zuten uztailaren 12an: kultura eta arte ekitaldiak garatzeko, programatzeko eta zabaltzeko asmotan. 

Hitzarmenak bi erakundeen arteko lankidetza jasotzen du izaera ezberdinetako jarduerak egiteko. Eta ziurtatu dute, ekintza horien protagonistak Musikeneko ikasleak direla. Jarduera hauetan zehar, Musika Garaikideko masterreko ikasleek, Chillida Leku eta Eduardo Chillidaren lanak izango dituzte inspirazio-iturri haien obrak sortzeko. Lan horren emaitza gisa, Musikeneko ikasleen bakarkako edo formatu txiki kontzertuak programatuko dira. 

Nausica Sánchezek, Chillida Lekuko hezkuntza arduradunak zioen, Eduardo Chillidaren lana oso lotuta dagoela musikarekin: «Musika klasikoz, kantuz eta harmoniaz inguratuta hazi zen bera, baina euskal doinu tradizionalez ere. Alde horretatik, diziplinartekotasun horrek Chillidaren figurara hurbiltzen laguntzen digu. Chillidak musikan inspiratutako eskultura sail ugari sortu zituen, bereziki Johann Sebastian Bach konpositore alemaniarrari eskainiak». 

Bestalde, Chillida Lekuk eta Musikenek, musika eta eskultura barne dituzten diziplinarteko sorkuntza proiektuetan parte hartuko dute. Musikeneko ikasleei zuzendutako masterclasseak, tailerrak eta hitzaldiak emango dira ere, Chillida Lekuk gonbidatutako langile edo artisten eskutik, hain justu. 

Hitzarmen honetan jasota dagoenez, Musikene arduratuko da ikasleak aukeratzeaz, eta Chillida Lekuk espazioa hornituko du, eta hura erabiltzearen ondorioz osatutako behar teknikoei aurre egingo die. 

Modu honetan, Chillida Lekuk azaldu du, lurraldearekin sareak ehuntzen jarraituko duela beste diziplina batzuen bitartez, hala nola, musika, zinema edo dantza. «Modu honetan, museoak berrikuntzaren eta sorkuntzaren aldeko apustu sendoa egiten du. Proiektu honekin batera Chillidaren lanak esanahi berezia hartzen du interpretazio berriei zabaldu, eta musikatik jorratuta irakurketa eta sorkuntza berriak sortuz».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!