Ardoa lagun, diskoak firmatu zituzten, Lizeagan

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 24a, 00:00

Beñardo eta Morau, diskoak firmatzen, Lizeaga tabernan.

Andoni Tolosa 'Morau' artista hernaniarrak Beñardorekin batera, 'Ardo' izeneko azken diskoa sinatu zuten uztaileko bigarren asteburuan, Lizeaga tabernan. Sinatu zituzten diskoez gain, promozioan laguntzeko esklusiboki botilaratu zen ardoa dastatzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek. Kaleratu zuten 'Ardo diska-liburuan hamabi kantu bildu dituzte, eta bat izan ezik (Sagar erdi bat), Gorka Erostarbek idatzia,  gainerakoek poemak dituzte oinarri, eta elkarlana izan dela gakoa ziurtatu zuten: «beharrezkoa izan da bi musikari, idazle baten eta marrazkilari baten arteko elkarlana».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!