Makina bat partidu gaur eta bihar, Zikuñaga Papelera Torneoan

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 22a, 08:55

Gaur arratsaldean jokatuko du Xabier Salaberriak, Zikuñaga Papelera Torneoan.

Lau partidu jokatuko dituzte gaur arratsaldean, 17:30etan hasita; eta beste lau izango dira bihar goizean, 10:30etan, Hernaniko kiroldegiko frontoian.

Eguneroko martxari eusten dio Zikuñaga Papelera Torneoak, eta makina bat partidu jokatuko dira gaur eta bihar ere, Hernaniko kiroldegiko frontoian.

Gaur arratsaldean, lau partidu izango dira bertan, 17:30etan hasita; eta bailarako hainbat esku pelotari ariko dira lehian: Markel Urdangarin eta Xabier Salaberria hernaniarrak, eta Aimar Zabala, Eñaut Lizeaga eta Ekain Lizeaga astigartarrak.

Bihar, berriz, beste lau partidu jokatuko dituzte goizean, 10:30etan hasita, eta hiru hernaniar izango dira tartean: Unax Manterola, Oier Alegria eta Ekaitz Cisneros.


Honakoa da bi egunetako kartelera:

UZTAILAK 22, ostirala, 17:30etan Hernaniko kiroldegiko frontoian
Kadeteak: Zabala-Urdangarin (Mundarro-Hernani) / Arruti-Aranburu (Behar Zana)
Kadeteak: Etxeberria-Hebia (Oiarpe) / Bertiz-Lasa (oiarpe)
Nagusiak: Salaberria-Salaberria (Hernani-Oiarpe) / Olaizola-Sorondo (Alde Zaharra)
Nagusiak: Ugalde-Iriarte (Oiarpe) / Eñaut Lizeaga-Ekain Lizeaga (Mundarro)
 
UZTAILAK 23, larunbata, 10:30etan Hernaniko kiroldegiko frontoian
Kadeteak: Altuna-Castro (Tolosa) / Cestau - Segurola (Gazteleku)
Kadeteak: Kerejeta-Igoa (Lapke) / Bidezabal-Otaegi (Ilunpe-Behar Zana)
Jubenilak: Kerejeta-Erauskin (Lapke) / Manterola-Alegria (Hernani)
Nagusiak: Cisneros-Lazkoz (Hernani-Larraun) / Iriarte-Lizarraga (Larraun-Irurtzun)
 
 
Beste partidu asko jokatu dituzte aste honetan bertan, dagoeneko. Honakoak dira, astelehenetik ostegunera izan diren partiduen emaitzak:
 
UZTAILAK 18, astelehena
Kadeteak: Zabala-Urdangarin (Mundarro-Hernani) 18-8 Otazu-Errasti (Aretxabaleta)
Nagusiak: Altuna-Beloki (Tolosa-Zazpi Iturri) 18-12 Lizeaga-Gurutzalde (Mundarro)
 
UZTAILAK 19, asteartea
Kadeteak: Iturbe-Azpeitia (Hernani) 18-11 Bidezabal-Otaegi (Ilunpe-Behar Zana)
Jubenilak: Armaolea-Agirre (Zazpi Iturri-Abantzu) 18-4 Arabaolaza-Mujika (Hernani-Zazpi Iturri)
Jubenilak: Otaegi-Egiguren (Ilunpe) 18-4 Manterola-Alegria (Hernani)
 
UZTAILAK 20, asteazkena
Jubenilak: Iraeta-Balerdi (Tolosa-Zazpi Iturri) 18-5 Uria-Beroz (Gazteleku)
Nagusiak: Armendariz-Azkarraga (Irurtzun-Lapke) 18-8 Urkizu-Urruzola (Hernani-Pagazpe)
Nagusiak: Oiarbide - Lasa (Intxurre-Hernani) 18-7 Odriozola-Jauregi (Abantzu-Behar Zana)
 
UZTAILAK 21, osteguna
Jubenilak: Etxegarai-Mujika (Aloña Mendi-Zazpi Iturri) 18-10 Armaolea-Agirre (Zazpi Iturri-Abantzu)
Jubenilak: Zabaleta-Aranburu (Oiarpe) 18-11 Gaztañaga-Beloki (Gazteleku)
Nagusiak: Murgiondo-Azpiroz (Irurtzun) 18-12 Artetxe-Aranburu (Intza-Eple)
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!