Zuloaga Torneoko finala gaur, Markel Lizeaga hernaniarrak

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 22a, 08:30

Markel Lizeaga esku pelotari hernaniarra.

Errenterian ariko da arratsaldeko 18:30etan, Eneko Labaka tolosarrarekin batera, Epleko Etxezarretaren eta Lapkeko Garmendiaren kontra.

Makina bat partidu ari dira jokatzen CD Hernaniko esku pelotariak, aste honetan. Eta gaur, hitzordu garrantzitsua dauka Markel Lizeagak, Errenterian: Zuloaga Torneoko finala jokatuko du, arratsaldeko 18:30etan hasita, Eneko Labaka tolosarrarekin batera.

Kontrario izango dituzte Epleko Etxezarreta eta Lapkeko Garmendia, eta partidu parekatua espero da. Finalera iristeko, Lizeagak eta Labakak 22-12 menderatu zituzten Huarteko Espinal eta Soraluzeko Balerdi, final laurdenetan; eta 22-8 nagusitu ziren finalerdietan, Txukun Lakuako Iribarrenen eta Tartaloetxeko Elizegiren kontra.

Gainerakoan, honakoak dira aste honetan hernaniarrek jokatzeko dauzkaten partiduak:

KADETEAK
Larunbatean, 18:00etan Hernanin: Zabala-Markel Urdangarin / Behar Zana

INFANTILAK
Larunbatean, 11:30etan Hernanin: Manterola-Alegria / Lapke

NAGUSIAK
Xabier Salaberria-Salaberria / Olaizola-Sorondo Hernani Ostirala 19,00
Ekaitz Cisneros – Lazkoz / Iriarte - Lizarraga Hernani Larunbata 12,00

TXAPELKETA PRIBATUAK
Ostiralean, 18:30etan Errenterian: Labaka-Markel Lizeaga / Etxezarreta-Garmendia
Igandean, 10:00etan Lizarran: Xabier Salaberria-Agirre / Zehazteke


Eta beste hauek, dagoeneko jokatu dituzten partiduen emaitzak:

KADETEAK
Zabala-Markel Urdangarin 18-8 Aretxabaleta
Iturbe-Azpeitia 18-11 Behar Zana

JUBENILAK
Unax Arabaolaza-Mujika 4-18 Armaolea-Agirre
Manterola-Alegria 4-18 Ilunpe 18

NAGUSIAK
Iñigo Urkizu-Urruzola 8-18 Irurtzun
Oiarbide-Mikel Lasa 18-7 Odriozola-Jauregi

TXAPELKETA PRIBATUAK
Labaka-Markel Lizeaga 22-8 Iribarren-Elizegi
Exposito-Urruzola 16-22 Etxezarreta-Garmendia 22

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!