Gaur eguerdira arte egongo da, 3X3 Basket Txapelketan apuntatzeko aukera

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 22a, 00:00

Iker Ruiz Barandiaranen omenezko 3x3 Basket Txapelketaren XX.edizioa ospatuko da Astigarragako jaietan, eta bihar izango da. Kiroldegian egingo dute, eta 10:00etan emango zaio hasiera txapelketari. Gaur eguerdiko 14:00ak arte egongo da aukera apuntatzeko, eta 24 euro sartu beharko dira hurrengo kontu korronte zenbakian: 30305021432140019016 (Laboral kutxa) eta taldearen izena jarri bertan. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!