Sei eguneko bidaia, irailean

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 21a, 00:00

Goiz Eguzkik, sei eguneko bidaia antolatu du Leonera, Zamorara eta Arribes del Duerora. Antolatzaileek aditzera eman dute, ibilbide kultural bat izango dela, bidaia osoan gidari laguntzailea izango duena: «baita tokiko gidak eta zenbait sarrera ere barne izango dituena ere». 

Bidaia hau, irailaren 27tik urriaren 2ra arte izango da, Hernanitik abiatuta. Gauak, Leongo eta Zamorako hoteletan pasako dituzte. 

Goiz Eguzkik antolatutako bidaian parte hartzeko gogoa duenak, izena emateko aukera du uztailaren 29ra arte. Nabarmendu dute, prezioa pertsona kopuruaren araberakoa izango dela. Eta ohartarazi dute, 40 pertsona baino gutxiagorekin bidaiarik ez dela egingo.  Izena emateko, bertaratu Goiz Eguzkiko bulegora.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!