Gaur eta bihar, beherapen azoka

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 21a, 00:00

Gaurko eta biharko, Berriak merkatari eta ostalarien elkarteak, beherapen azoka antolatu du. Parte hartzen duten komertzioen kanpo aldean jarriko dira postuak, honako ordutegian: gaur goizeko 10:00etatik 13:00etara, eta arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara; eta bihar goizez bakarrik izango da azoka, 10:00etatik 13:00etara. Azoka egiten den bitartean, Kaxkoa itxita egongo da trafikoarentzat. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!