'rr#5 marrak' emanaldia eskainiko du Maialen Lujanbiok bihar, Santa Barbarako gotorlekuan

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 20a, 00:00

Emanaldi berezia izango da biharkoa.

Emanaldirako sarrerak Santa Barbara gotorlekuan bertan eskuratu beharko dira

Bihar gaueko 21:30etan emango zaio hasiera Maialen Lujanbiok eskainiko duen 'rr #5 marrak' emanaldiari, Santa Barbarako gotorlekuan. Sarrerak bertan eskuratu beharko dira, eta jarraian, DJ Daken musikak girotuko du gaua. Sarrerei buruzko informazio gehiagorako, Hernaniko Udaleko Berdintasun Sailera deitu daiteke: 688 679 599; eta aurreratu dute, euria egingo balu, Kulturarteko Plaza Feministan izango dela saioa.

 

5 zenbakia, aurreko lau emanaldien segida 

2018an eskaini zuen emanaldia aurrenekoz, eta lau saio egin zituen, eta orduko emanaldiak rr izenburua zuen. Miren Artetxe bertsolariak eskatuta berreskuratu du emanaldia, «orduko kontzeptuarekin, baina nahiko eraberrituta». Hortik dator izenburu berria: 5 zenbakia, aurreko lau emanaldien segida delako oraingoa, nolabait; eta marrak, horiek direlako saio berriaren ardatza.

Maialenek, «garaiaren erradiografia mugitu bat» eskainiko du, errezitalak,  bertsolaritzak literaturak  eta performanceak bat eginik: «seguru asko, hau da nik egin ditudan gauza desberdinen konbinazio bat: bai bertsolaritzarena, bi irratian egin dudan lanarena, bai soinu artearekin egindako esperimentuena, eta badauka Ornitorrinkus bezalako proiektuetan ikasitakoa ere» azaldu du Maialen Lujanbiok.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!