Uztailaren 25era arte, San Inaziotako bazkarian izena emateko aukera

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 19a, 00:00

Aurten, Agin Laburu eta Ekain Tolaretxipi izango dira bertsotan.

Bazkarira animatu nahi duenak 676 558 696 telefonora deitu beharko du, eta datorren astelehenera arte egongo da apuntatzeko aukera. 

Ate joka ditugu Santa Barbarako San Inazio jaiak, eta aurtengoan bere osotasunean ospatuko dira, uztailaren 31n. Goizetik eguerdira bitartean antolatu dituzte ekintzak, Morkaiko taldeak Hernaniko Udalarekin batera, Elutxeta sagardotegiaren laguntzarekin.

Goizeko 11:00etan, Elaia Diaz eta Eider Garro trikitilariek sekulako giroa jarriko dute, eta jarraian lore eskaintzarekin batera, omenaldia egingo dute. 

Eguerdiko 12:00ak aldera, San Inazioko meza baten bueltan bilduko dira bertaratzen direnak, eta 13:00etan emango zaio hasiera Herri kirolei. Plazan, protagonistak izango dira: Suharri 'Paolla', Jokin 'Basozabal', Lierni Osa, Ainhitze Zumeta, Iraitz Arruti, Xabat Arruti, Aiert 'Paolla' eta Iñaki Lekuona. 

Bazkaldu aurretik, Agin Laburu eta Ekain Tolaretxipi bertsolarien ahotsek girotuko dute Santa Barbara. 14:30etarako, berriz, herri bazkaria antolatu dute Elutxetan. Eta sekulako menuaz gozatzeko aukera izango dute bazkarira animatzen direnek: fritoak, bakailu tortila, entsalada, kostila, gazta, intxaurrak, eta kafea. Bazkarirako izena eman behar da, eta uztailaren 25era arte dago horretarako aukera, telefono honetara deituta: 676 558 696. Bazkariak, guztira 25 euro dira, eta behin bazkaria amaituta, bertsolariek eta trikitilariek hartuko dute lekukoa San Inazio jaiei amaiera emateko.

SAN INAZIOTAKO JAIAK

HERNANI

UZTAILAK 31 

11:00 Elaia Diaz eta Eider Garro trikitilariak. 

11:30 Lore eskaintza

11:45 Omenaldia

12:00 Meza

13:00 Herri kirolak: Suharri 'Paolla', Jokin 'Basozabal', Lierni Osa, Ainhitze Zumea, Iraitz Arruti, Xabat Arruti, Aiert 'Paolla' eta Iñaki Lekuona.
Bertso saioa, Agin Labururekin eta Ekain Tolaretxipirekin

14:30 Herri bazkaria, Elutxetan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!