Beherapen azokak hartuko ditu herriko hainbat txoko, etzi eta etzidamu

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 19a, 00:00
Joan den urtean, herritar mordoa hurbildu zen azokara.

Uztailaren 21ean eta 22an, Kale nagusia eta Andre kalea itxita egongo dira, trafikoarentzat.

Urteroko zitari eutsiz, Berriak Merkatari eta Ostalarien elkarteak, beherapen azoka antolatu du uztailaren 21erako eta 22rako. Parte hartuko duten komertzio bakoitzak, postua dendaren kanpo aldean jarriko du. Etzi, goizeko 10:00etatik 13:00etara egongo dira postuak, eta arratsaldean, berriz, 17:00etatik 20:00etara. Ostiralean, aldiz, goizean egongo da beherapen azoka, goizeko 10:00etatik 13:00ak arte. 

Honakoak dira aurtengo azokan parte hartuko duten komertzioak: Eukene jantzi denda; Hiru haur arropa denda; Hoki azpiko arropa denda; Ibai Mendi; Kera; Laket; Mahuka, Marna; Orekan dietetika; Termas dekorazio denda; Urrats oinetako denda; eta azkenik Valen.

 

Kaxkoa itxita trafikoarentzat uztailaren 21ean eta 22an

Beherapen azoka uztailaren 21ean eta 22an egingo denez, Kale nagusia eta Andre kale kaleak itxita egongo dira trafikoarentzat, goizeko 09:00etatik aurrera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!