Indarkeriazko lapurreta gaur goizean, Kale Nagusian

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 18a, 09:24

Gertaera gaur goizeko 04:20etan izan da, eta guztira lau pertsona izan dira atxilotuak. 

Udaltzaingoak aditzera eman du, gaur goizean auzokide batek deitu duela esanez, Kale Nagusi 58 okindegian (Oretuz ogi obradorea), 5 pertsona ikusi dituela leihoa puskatzen makila batekin, eta barrura sartu omen dira. 

Udaltzaingoa tokira bertaratu da, eta Oretuz okindegiko kanpoaldean bi pertsona aurkitu dituzte: «hauek atxilotu eta bizilagun batek komentatu digu besteak okindegiaren barru aldean zeudela». 

Momentu horretan, Ertzaintza gerturatu da, eta lapurretan hautsitako leihotik barrena sartu da eta beste bi pertsona atxilotu ditu. Guztira lau pertsona atxilotu dituzte Udaltzaingoak eta Ertzaintzak. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!