Hiru eguneko irteera, asteburu luzean

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 18a, 00:00

Asteburu luzea aprobetxatuz, hiru eguneko irteera egingo du Mendiriz Mendik, Huescara, uztailaren 23tik 25era. Egun bakoitzean, ibilaldi bana egingo dute, eta Gran Facha (3.005 metro) eta Pico Terrabai (2.886 metro) tontorretara igoko dira.

Irteeran parte hartzeko, derrigorrezkoa da mendian federatuta egotea. Plazak mugatuak dira, eta ostegunera arte eman daiteke izena, elkartearen bulegoan (Iturregi plaza): gaur edo ostegunean, 20:00etatik 21:00etara. Irteerari buruzko xehetasunak ere, bertan emango dituzte. 140 euro dira FEDME lizentzia izan eta elkarteko bazkide direnentzat; eta 160 eurokoa FEDME lizentzia ez duten bazkideentzat. Elkarteko bazkide ez direnek, 15 euro gehiago ordaindu beharko dituzte. Prezioaren barruan daude autobuseko bidaia, bi gau aterpean, bi gosari eta bi afari.

Goizeko 09:00etan abiatuko dira larunbatean, Atsegindegitik autobusean, Huescara bidean. Panticosara joango dira, eta bertatik, oinez jarraituko dute bidea, Bachimañako aterpera igotzeko. Bertan egingo dituzte hurrengo bi gauak. Igandean igoko dira Gran Facha tontorrera, ibilaldi luzea eginez. Eta luzea izango da astelehenekoa ere: Pico Terrabaira igoko dira aurrena, eta Panticosara jaitsiko dira ondoren, bueltako autobusa hartzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!