Bosgarren postutik segundu gutxira geratu da Hernani, berriro ere

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 18a, 00:00

Portugaleteko bi estropadetan bezala, seigarren izan zen Hernani Pedreñan.

Seigarren izan zen Maialen, Pedreñan: Ondarroa menderatu zuen, baina Zarautzek hartu zion aurrea.

Errepikatu ezinik dabil Hernani, ETE Ligako aurreneko estropadan lortu zuen bosgarren postua. Portugaleten segundu bakarrera izan bazuen Zumaia, larunbat honetan Zarautz izan da bosgarren postua ukatu diona, lau segunduko aldearekin. Ondarroa (ligako bosgarrena) menderatzea lortu zuen Maialen traineruak, ziabogatik bueltan 11 segunduko tartea eginda; baina ezin izan zuen zarauztarrekin: parez pare ziren ziabogan, eta puntu bat gehiago estutu zuen Zarautzek, bigarren luzean.

Hortaz, seigarren bukatu zuen Hernanik, hirugarrenez segidan; eta hobera egiten ari dela berretsi du. Zazpigarren jarraitzen du sailkapen nagusian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!