Astelehenera arte aukera, Kanikaren udalekuetan

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 16a, 00:00

Udalekuak antolatu ditu Kanika Aisialdi Taldeak, abuzturako. Hainbat adin tartetarako prestatu dituzte, mota ezberdinetakoak; eta horietako bitan, plazak libre daude oraindik: 6-12 urtekoentzat Arriatxun egingo dituzten udalekuetan, abuztuaren 1etik 5era; eta 12-16 urtekoentzat Bizkaiako kostaldean izango diren udaleku ibiltarietan, abuztuaren 29tik irailaren 4ra. Horietan, astelehenera arte eman daiteke izena, emailez: kanika.aisia@gmail.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!