Aretxabaletako 'Luna' txakurra irabazle, Basquelanden castingean

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 14a, 00:00

Luna txakurra, Sabrina eta Keparekin, Marcos Navarroren murala atzean dutela.

Casting berezia egin zuen Basqueland Brewing Project garagardo enpresak, aurreko astean: txakurrei zuzendutakoa izan zen, eta helburua zen aurkitzea Pintto garagardoaren marrazkiko txakurraren antza daukan benetako txakur bat. 70 txakur baino gehiago aurkeztu zituzten castingera, enpresak Akarregin daukan egoitzara; eta Aretxabaletako Luna txakurra izan zen irabazlea. Horrela, bere jabeek, Sabrinak eta Kepak, garagardo kaxa bat jaso zuten sari gisa, eta gainerako partehartzaile guztiek ere izan zuten Pintto garagardoa dastatzeko aukera. Egun horretan inauguratu zuten Marcos Navarrok egindako murala ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!