Hamaika abentura bizita, ibiltariak etxera bueltan bihar

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 14a, 00:00
Udaleku Ibiltarien aurreneko txandako partehartzaileak, udalekuetako kamixetarekin.

Bukatzear da 10 eguneko abentura bizia, Udaleku Ibiltarien a­urreneko txandako partehartzaileentzat. Goierrin barrena ibi­li dira, eta mota guztietako jar­duerak izan dituzte bidean: ginkana, igerilekuan zein errekan bainuak, zaldi gainean ibiltzeko aukera, eskalada, gaztaren museora eta Zumalakarregi museora bisita, makina bat jolas... Eta nola ez, ibilaldiak! Izan ere, eskualde osoa zeharkatu dute oinez.

Bihar bueltatuko dira etxera, motxila bete oroitzapen; eta gaztetxoenen txanda (2010-2012 urteetan jaiotakoak) izango da on­doren, uztailaren 25etik 30era: Oarsoaldean barrena ibiliko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!