Plaza batzuk libre oraindik, Kanikaren udalekuetan

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 14a, 00:00

Abuzturako, udalekuak antolatu ditu Kanika Aisialdi Taldeak, adin tarte ezberdinetarako. Eta bi taldetan, plazak libre daude oraindik: 6-12 urtekoekin abuztuaren 1etik 5era Arriatxun egingo dituzten udalekuetan; eta 12-16 urtekoekin Bizkaiko kostan egingo dituzten udaleku ibiltarietan, abuztuaren 29tik irailaren 4ra. Horietan, datorren astelehenera arte eman daiteke izena, posta elektronikoz: kanika.aisia@gmail.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!