Mañé i Flaquerreko lanei buruz, gaur

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 13a, 00:00

Mañé i Flaquer plazan eraberritze lanak egingo direla eta, saio irekia antolatu du Hernaniko Udalak, gaur arratsalderako, herritarren ekarpenak jasotzeko asmoz. Gabriel Zelaia eraikinean izango da, 19:00etan hasita. Plazan ez ezik, Kulturarteko Plaza Feministaren aurreko errepidean ere egokitu nahi dute «koexistentzia espazio bat, oinezkoen segurtasuna eta erosotasuna bermatzeko».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!