Autobus geltokiak Urbietan jarraituko du

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 13a, 00:00

Udalaren eta Lurraldebusen gaizkiulertu bat tarteko, jakinarazi zuten Urbieta kaleko geltokia Elkano kalera mugituko zutela, markesina haunditzeko obrek iraun bitartean (uztailaren 22ra arte). Baina atzo azaldu zuten ez dela aldaketarik izango zerbitzu horretan, eta Urbietan jarraituko duela Lurraldebusen geltokiak, ondoko markesinan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!