Urkizuk eta Ortiz de Urbinak garaipen bana atzo, Zikuñaga Papelera Torneoan

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 12a, 08:25

Iñigo Urkizu (ezkerretik bigarrena) eta Iñigo Labaka (eskuinean), atzoko partidua hasi aurretik.

Garaipen erosoa lortu zuten biek, Urruzola eta Urmeneta lagun zituztela, hurrenez hurren. Txapelketako beste hiru partidu jokatuko dira gaur arratsaldean, 18:00etan hasita, kiroldegiko frontoian.

Partiduz betetako beste aste bat hasi du Zikuñaga Papelera Torneoak, eta orain arte bezala, hiruna partidu jokatuko dira egunero. Atzo izan ziren aurreneko hirurak, eta horietan, garaipen bana lortu zuten Iñigo Urkizu eta Xabier Ortiz de Urbina hernaniarrek, nagusien mailan. Urmenetarekin batera nagusitu zen Ortiz de Urbina, Artetxeren eta Aranbururen kontra (18-8). Eta garaipen erosoa lortu zuen Urkizuk ere, Urruzolarekin batera, Iñigo Labaka hernaniarraren eta Orbegozoren kontra. Jaialdiko aurreneko partiduan, berriz, ez zuten aukerarik izan, Pascual eta Alberdi kadete hernaniarrek: 18-2 galdu zuten, Oiarpeko Etxeberriaren eta Heviaren kontra.
 
Gaur arratsaldean jokatuko dituzte beste hiru partidu, 18:00etan hasita, Hernaniko kiroldegiko frontoian. Oraingoan, ez da Hernaniko pelotaririk izango lehian. Hiru partidu jokatuko dira bihar ere, ordu berean; eta Arizmendi eta Oiartzabal hernaniarrek jokatuko dute, Irurtzungo Bustinceren eta Lizarragaren kontra, nagusietan.
 
EMAITZAK: UZTAILAK 11, ASTELEHENA
Kadeteak: Etxeberria-Hevia (Oiarpe) 18-2 Pascual-Alberdi (Hernani)
Nagusiak: Urmeneta-Ortiz de Urbina (Mixtoa) 18-8 Artetxe-Aranburu (Mixtoa)
Nagusiak: Urkizu-Urruzola (Mixtoa) 18-11 Orbegozo-Labaka (Mixtoa)
 
KARTELERA: UZTAILAK 12, ASTEARTEA, 18:00etan kiroldegiko frontoian
Kadeteak: Azkue-X.Azpiazu (Ilunpe) / Arruti-Aranburu (Mixtoa)
Gazteak: Barandiaran-Uribetxeberria (Aretxabaleta) / Uria-Salbador (Gazteleku)
Nagusiak: De Paz-Olano (Mixtoa) / Olaizola-Sorondo (Alde Zaharra)
 

KARTELERA: UZTAILAK 13, ASTEAZKENA, 18,00etan kiroldegiko frontoian
Kadeteak: Cestau-Segurola (Gazteleku) / Leonet-Olaiz (Oiarpe) 
Gazteak: Gorostidi-Plazaola (Zazpi Iturri) / Gaztañaga-Beloki (Gazteleku) 
Nagusiak: Bustince-Lizarraga (Irurtzun) / Arizmendi-Oiartzabal (Hernani) 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!