Bihartik izena eman daiteke, Hernaniko kiroldegiko ikastaroetan

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 10a, 00:00

Hernaniko Udal kiroldegiak dagoeneko prest du 2022-2023 ikasturteko ikastaro eskaintza. Bertan igerilekuko, fitness aretoko eta aire libreko ikastaroak daude, adin tarte desberdinetako herritarrentzako. Ikastaro gehienak urte osokoak izango dira eta uretako ikastaro batzuk hiru hilabetekoak. Bihartik aurrera eman daiteke izena ikastaroetan, esteka honetan sartuta: kirola.hernani.eus edo kiroldegira bertaratuz. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!