Mañé i Flaquerreko auzotarrentzako saio irekia, asteazkenean

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 10a, 00:00

Arratsaldeko 19:00etan izango da bilera, Gabriel Zelaian, hilaren 13an.

Mañe i Flaquer plazan eraberritze lanak egingo direla eta, herritarren ekarpenak jasotzeko bilera antolatu du Hernaniko Udalak, datorren asteazkenerako. Gabriel Zelaian egingo da bilera, arratsaldeko 19:00etan. 

Plaza honetan ez ezik, Kulturarteko Plaza Feministaren aurrean dagoen errepidean koexistentzia espazio bat ere egokitu nahi dela nabarmendu du Udalak, «oinezkoen segurtasuna eta erosotasuna haunditzeko helburuz». 

Asteazkenean, bilera irekia 

Asteazkenerako deitu duten bileran, beraz, lan horien inguruko xehetasunak eman eta herritarren ekarpenak jasoko ditu Udalak. Beraz informazioa jaso nahi duenak edo ekarpenak egin nahi dutenak, gerturatu dadila hilaren 13an, arratsaldeko 19:00etan, Gabriel Zelaian egingo den bilerara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!