Pablo Ruiz, Mikel Garmendia eta Euken Garmendia, irabazleak

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 10a, 00:00

Euken Garmendia ezkerrean, Mikel Garmendia erdian eta Pablo Ruiz eskuinean.

Joan den hilabetean jokatu zen Txantxangorri elkarteko 20220ko Mus Txapelketako finala, eta guztira hiru hernaniarrek jantzi zuten txapela. Banaka, Pablo Ruiz gailendu zen, eta binaka, berriz, Mikel Garmendia eta Euken Garmendia izan ziren txapela jantzi zutenak. Uztailaren 1ean, afari baten bueltan bildu ziren Txantxangorri elkartekoak eta mus txapelketan parte hartu zutenak, eta sari banaketa ere egin zuten. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!