'Oi, Amaiur', Olatz Zugastiren azken lana, dagoeneko plataforma digitaletan entzungai

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 10a, 00:00

Hitzak eta musika Olatz Zugastik sortutakoak dira, eta baita azaleko marrazkia ere. Diseinua, berriz, Alai Ondok egindako da.

Entzungai dago plataforma digitaletan Olatz Zugastiren azken lana: 'Oi Amaiur'. Uztailaren 8an atera zen argitara, eta kantu hau, orain dela urte batzuk argitaratutakoaren bertsio berri bat da: «Setioaren 500 (100 urteko 5 amona) urteurrena betetzen den honetan, oroigarri soiletik baino gaurko kokapenetik kantatu nahi nuen» nabarmendu du Zugasti artista hernaniarrak. Azken lan honetako irudian,' Maiatzeko Erregina' agertzen da, Zugastiren ustetan,  «esnaldi baten isla, euskal arimarena agian...». 

Hitzak eta musika Olatz Zugastirenak dira, eta baita azaleko argazkia ere. Aldiz, diseinua, Alai Ondok egindakoa da.

Beraz, 'Oi, Amaiur' entzuteko aukera dago, hainbat plataformetan, besteak beste, Spotifyn (https://labur.eus/hGXxP) eta Youtuben (https://labur.eus/xopUc).k

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!