Omenaldia, auzotarren bazkaria, XIX. Zaldi dema eta jarduera gehiago gaur, Martindegiko jaietan

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 9a, 00:00

Ostegunean eman zitzaien hasiera Martindegiko San Ferminei.

Eguerdiko 14:30etan bilduko dira auzotarrak bazkari baten bueltan, eta arratsaldetik gauera bitartean, ekintza mordoaz gozatzeko aukera izango dute.

Zapi gorriak eta kamixeta txuriak dira egunotako jantziak, eta Martindegiko auzotarrak ez dira gutxiago izango, auzoko festak baitira San Ferminak. Atzo, sekulako arratsaldea igaro zuten, bai helduek zein etxeko txikiek. Kalejirarekin girotu zuten arratsaldea, eta auzoko haurrak zilipurdika ere ibiltzeko aukera izan zuten puzgarriekin. Sagardo ezberdinak ere probatu zituzten, eta gau aldera, dantzaldi ederrak ere bota zituzten Bide Batez taldeak girotuta. 

 
Gaur, egun osoan jarduerak 

Gaur egun osorako egitaraua prestatu dute Martindegiko San Ferminetarako. Goizeko 10:30ak aldera, Mobida, eta eguerdian, Goiko aristian omenaldi txiki bat egingo dute «gure artean ez daudenentzat». Horrez gain, Tturko familiari eskertza ere egingo zaie, «ematen diguten harreragatik» diote auzotarrek. 14:30ak aldera, auzo bazkari baten bueltan bilduko dira, eta arratsaldean, zezentxoen eta zalditxoen bisita ere izango dute. Eta arratsaldeko ekintzekin amaitzeko,  Laiotz taldearen doinuen erritmora dantzatuko dute. Gauean, XIX. Zaldi demak hartuko du protagonismoa eta behin amaituta, berriro Laiotz taldeak hartuko du lekukoa. Ondoren, platano dantza lehiaketa xelebrearekin amaituko dute eguna.

Bihar emango zaie amaiera Martindegiko San Ferminei, mota guztietako ekintzekin, besteak beste, euskal festa, XXIV.trikitilari gaztetxoen lehiaketa, Toka txapelketa nagusia eta kalejira. k

 

MARTINDEGIKO SAN FERMINAK

GAUR

10:30, Mobida

13:00, Goiko aristian oroigarri xume bat 'gure artean ez
daudenentzat'. Tturko familiari eskertza, egiten dieten harreragatik.

14:30, Auzo bazkaria. Txartelak astelehenean jarri zituzten salgai, auzo elkartean.

18:00, Zezentxoak eta zalditxoak

19:30, Arratsaldeko dantzaldia, Laiotz taldearekin

22:15, XIX. Zaldi Dema: Andoni Mendizabal 'Asteasu' eta Etxetxo 'Zumaia'

23:30, Dantzaldia, Laiotz 
taldearekin

Ondoren, Platano dantza lehiaketa xelebrea

BIHAR

Goizean, Diana, Txirriskla taldeko txistularien eskutik.

12:00, Euskal festa. Aizkolariak, Urumea bailarako lau gazte: Jokin Urretabizkaia 'Basozabal', Suharri Rodriguez 'Paolla', Igoin Pikabea eta Axel Larrañaga. Harrijasotzailea: Xabat Olaizola.

13:00, Bertsolariak: Amets Arzallus eta Sebastian Lizaso

17:00, XXIV. Trikitilari Gaztetxoen Txapelketa

Jarraian, Bertsolarien bigarren saioa: Amets Arzallus, Sebastian Lizaso eta Alaia Martin

18:00, Toka txapelketa nagusia, Gurutzeta sukaldeak antolatuta

20:00, Erromeria, Lidia Irigoien­ekin eta Leire Astiazaranekin

Ondoren, Kalejira auzoan zehar, festei amaiera emateko

Erlazionatuak

San Ferminak Martindegin - Uztailak 8

Kronika - Erredakzioa 2022 uzt 09 Astigarraga   Hernani

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!