Urbietako geltokia Elkanora mugituko dute uztailaren 12tik 22ra

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 8a, 00:00

Lekuz aldatuko dute Urbieta kaleko geltokia, behin-behinean.

Herribusa, Elkano kalean hartu beharko da, bidegurutzea baina gorago. Horretarako, motoen aparkalekua kenduko dute
behin-behinean. 

Uztailaren 12tik 22ra bitartean Urbieta kaleko autobus geltokiko markesina berrituko dela eta, autobus zerbitzuen geltokiak lekuz aldatuko dituzte, obrak dirauen bitartean. Hori horrela, Urbietako geltokiko zerbitzua Elkano kalera pasako da, uztailaren 12tik 22ra bitartean. Herribusa, Elkano kalean bertan hartu beharko da, baina bidegurutzea baina gorago egongo da geltokia; eta horretarako, motoen aparkalekua kenduko dute behin-behinean. 

Goizeko autobusari dagokionez, Urbieta eta Aristizabal kaleen arteko bidegurutzean izango da geltokia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!