Ilunabarraz gozatzeko aukera, Chillida Lekun

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 8a, 00:00

Udako jarduera guztietarako sarrerak eskuragarri daude museoaren webgunean: 'museochillidaleku.com'.

Martxan dira dagoeneko Chillida Lekuko udako ekintzak, eta horietako bat gaur izango da. Arratsaldeko 19:30etan, Chillida Leku museoko bisita gidatuaz gozatzeko aukera eskainiko dute, ilunabarrarekin batera, eta Lurra Café terrazan egingo den afariarekin borobilduko dute askok eguna. Bisita gidatu gehiago egiteko hitzordua ere jarri dute, uztailaren 22an eta 29an, hain zuzen ere. 

Era berean, gazteentzako udalekuak ere egingo dira, uztailaren 11tik 15era bitartean: «museoan ikusgai dauen artelanak ezagutuko ditugu, baina horrez gain, hainbat teknika artistiko esploratzeko eta lanak sortzeko aukera izango dugu», aurreratu dute. 

 

Sarrerak, eskuragarri 

Chillida Lekuk udarako antola­tutako ekintza guztietara bertaratzeko, aldez aurretik eskuratu behar dira sarrerak, museochillidaleku.com webgunean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!