'Esazu hitz bat' Euskaraldiaren abestia aurkeztu dute, aste honetan

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 8a, 00:00
Ainhoa LarraƱaga da Euskaraldiko abestiari ahotsa jarri diotenetako bat.

Ainhoa Larrañaga artista hernaniarra da abeslarietako bat, aurtengo azaroan hasiko den Euskaraldian. 

Ate joka dugu Euskaraldiaren hirugarren edizioa, eta hori iragartzeko abestia aurkeztu dute aste honetan. Xabier Zabalaren musikarekin eta Andoni Egañaren hitzekin sortutako Esazu hitz bat abestiari, bost abeslarik jarri diote ahotsa, eta horien artean dago Ainhoa Larrañaga artista hernaniarra.

Andoni Egaña bertsolaria da hitzen sortzailea, eta ahotsa jarri diotenetako bat, eta honakoak dira bost abeslariko taldea osatu dutenak, hernaniarrare­kin batera: Zea Mays taldeko Aiora Renteria, Petti musikari beratarra, eta Maddalen Arzallus bertsolari, abeslari eta aurkezlea. Victor Sanchezek egin du bideokliparen grabaketa, nahasketa eta masterizazioa, Elkar estudioan; eta ikusgai dago ondoko estekan: www.youtube.com/watch?v=PAAV-Do0QzY.

'Hitzez ekiteko garaia', azarotik aurrera

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo da Euskaraldia, «hizkuntza ohiturak astindu eta euskeraren erabilera haunditzea xede duen ariketa soziala». Herriz herri osatzen ari diren batzordeek, prestaketa lanei ekin diete: «gero eta gehiago dira, Euskaraldira batzen ari direnak».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!