Bi bikote hernaniar aurrez aurre gaur, Zikuñaga Papelera Torneoan

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 7a, 10:05

Aurrez aurre ariko dira Deskarga eta Manterola, gaur arratsaldean.

Txapelketako hiru partidu jokatuko dituzte, Hernaniko kiroldegiko frontoian, arratsaldeko 18:00etan hasita. Jubenil mailan ariko dira Manterola-Alegria eta Deskarga-Urdanpilleta bikote hernaniarrak.

Zikuñaga Papelera Torneoak hartuko du Hernaniko kiroldegiko frontoia, beste behin, gaur arratsaldean. Hiru partidu izango dira, 18:00etan hasiko den jaialdian. Eta bereziki interesgarria izango da bigarren partidua, jubenil mailakoa. Izan ere, Hernaniko bi bikote ariko dira aurrez aurre: Manterola eta Alegria, Deskargaren eta Urdanpilletaren kontra. Honakoa da kartelera:

GAURKO PARTIDUAK, 18:00etan hasita: 
Kadeteak: Olaiz-Leonet (Oiarpe) / Altuna-Castro (Tolosa)
Jubenilak: Manterola-Alegria (Hernani) / Deskarga-Urdanpilleta (Hernani)
Nagusiak: Salaberria-Salaberria (Mixtoa) / De Paz-Olano (Mixtoa)
 

Aste honetan, hiruna partidu jokatu dituzte egunero, astelehenetik asteazkenera, eta honakoak izan dira emaitzak:

UZTAILAK 4, ASTELEHENA
Kadeteak: Bidezabal-Otaegi (Mixtoa) 18-14 Goñi-Zelaiaran (Mixtoa)
Jubenilak: Tolosa-Goikoetxea (Tolosa) 18-9 Arabaolaza-Mujika (Mixtoa)
Nagusiak: Urmeneta-Ortiz de Urbina (Mixtoa) 18-11 Murgiondo-Azpiroz (Irurtzun)
 
UZTAILAK 5, ASTEARTEA
Kadeteak: Azkue-X.Azpiazu (Ilunpe) 18-12 Otazu-Errasti (Aretxabaleta)
Jubenilak: Gorostidi-Plazaola (Zazpi Iturri) 18-15 Zabaleta-Aranburu (Oiarpe)
Nagusiak: Tirado-Huegun (Mixtoa) 18-14 Altuna-Oiartzabal (Hernani)
 
UZTAILAK 6, ASTEAZKENA
Kadeteak: Cestau-Segurola (Gazteleku) 18-15 Kerejeta-Igoa (Lapke)
Jubenilak: Gaztañaga-Beloki (Gazteleku) 18-6 Kerejeta-Erauskin (Lapke)
Nagusiak: Ugalde-Zalakain (Oiarpe) 18-13 Altuna-Beloki (Mixtoa)
 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!