Musika eskolan matrikulatzeko aukera, gaur arte

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 7a, 00:00

Hernaniko Musika Eskola Publikoan plaza libre batzuk geratu dira, hiru instrumentutan: albokan, txalapartan eta biolinean. Horietan matrikulatzeko aukera dago oraindik, eta gaur amaituko da epea. Musika eskolako bulegora bertaratuta eman daiteke izena, goizeko 08:00etatik 14:00etara bitartean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!