Jaengo maratoian txapeldun, Eva Esnaola

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 7a, 00:00

Eva Esnaola, Jaengo podiumean.

3:30:01 denboran osatu zuen hernaniarrak 42,195 kilometroko ibilbidea, eta aurreneko emakumea izan zen.

Aurreko igandean jokatu zen Jaengo Maratoia, Andaluziako hirian; eta bertan izan zen Eva Esnaola hernaniarra. Beste behin, 42,195 kilometroko ibilbidea osatzea lortu zuen Esnaolak, eta sekulako mailan aritu zen, gainera. 3:30:01 denboran bukatu zuen proba hernaniarrak, eta bera izan zen aurreneko emakumezkoa, helmugan.

Ez da ohiko formatukoa, Jaengo Maratoia. Izan ere, errepidean jokatu beharrean, pista batean egiten dute, pistari berari makina bat itzuli emanda.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!