Batzar ireki informatiboa Enherkomek, gaur arratsaldean

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 7a, 00:00

Uztailaren 9an amaituko da izena emateko epea, eta 'kaxkardi.com'en dago horretarako aukera. 

Gaur arratsaldeko 18:00etarako hitzordua jarri du Enherkom kooperatibak, Biterin, batzar ireki informatibo baten bueltan biltze aldera. Bertaratzeko deia egin diete herritarrei, honakoak izango baitira batzar irekian azalduko diren gaiak: bazkideen funtzioa Enherkom komunitate kooperatiboaren barnean, bazki­detza kanpaina, eta Enherkom garatzen ari den proiektuen egoera, hala nola, autokontsumo kolektiboak, aholkularitza energetikoa eta pobrezia energetikoa. 

Hiru helburu nagusi, Enherkomek 

Urtarrilean sortu zuten Enherkom, Hernaniko Energia Berriztagarrien Komunitatea. Koope­ratiba herritarra da, sustatu nahi dituena energia berriztagarrien ekoizpena, autokontsumo partekatua, eta energia kontsumoaren eraginkortasuna eta aurrezpena. Funtsean, hiru helburu nagusi dauzka Enherkomek: energia burujabetzan sakontzea, trantsizio sozioekologikoa sustatzea, eta pobrezia energetikoarekin bukatzea.

Enherkom kooperatibako kide izan nahi dutenek, bost bazkidetza mota ezberdin izango dituzte aukeran: bazkide erabiltzailea; bazkide langilea; bazkide zerbitzu emailea; bazkide laguntzailea eta azkenik, bazkide inbertsorea. Horiei buruzko xehetasun batzuk emango dituzte, gaur arratsaldeko batzar irekian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!