Kaxkardiren ikastaroetan izena emateko aukera, etzira arte

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 7a, 00:00

Uztailaren 9an amaituko da izena emateko epea, eta 'kaxkardi.com'en dago horretarako aukera. 

Udaran zehar, nerabe, gazte zein familientzako ikastaroak egingo ditu Kaxkardik, Hernaniko Udalarekin batera. Egingo diren lehenengo ikastaroak uztailaren 11tik 15era biartean izango dira, nerabeentzat eta gazteentzat. Uztailaren 16an, berriz, familientzako saioa eskainiko du Kaxkardik. 

Ikastaroetan parte hartu nahi duenak, kaxkardi.com webgunean eman dezake izena, izena emateak atalean. Apuntatzeko epea etzira artekoa izango da. 

Nerabeen ikastaroei da­goki­e­nez, Udalak eskaintzen dituen beste jarduera batzuen artean, Kaxkardik piraguismoa, mendi bizikleta, eskalada eta arku-tiroa eskainiko ditu aurten. Ikastaro hauetan, kirol bakoitzeko oinarrizko arlo teknikoak ikasiko dituzte, «era ludiko batean landuz eta jolas ugari eginez». Eta gazteentzako ikastaroetan, berriz, «inoiz probatzerik, edota noizbait probatu eta gustatu arren gehixeago sakontzeko aukerarik izan ez duten kirol pare bat egiteko aukera» luzatu nahi du Kaxkardik: piraguismoa, eskalada edota nahasketa bat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!