Maria Lourdes Arrieta, ekaineko zozketako irabazlea

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 6a, 14:38

Kronikakide kanpainaren baitan, sekulako zozketak egingo ditu Kronikak, Kronikakide direnen artean. Dagoeneko hirugarren zozketa burutu dugu eta amaitu da. Irabazlea Maria Lourdes Arrieta izan da, eta honako saria eramango du etxera: Hernani Bidaiaken bidaiatzeko maleta; bi pertsonentzako otordua Itxas buru sagardotegian; sarrera bikoitza Txindokiko itzala abentura parkean, eta 4 sarrera Hernaniko igerileku irekietarako. Beraz, Zorionak Lourdes! 

Horrez gain, dagoeneko jarri dugu uztaileko zozketa martxan, eta ondoko sariak irabazteko aukera izango dute parte hartzaileek: Urrats oinetako dendako poltsa eta Hernaniko igerileku irekietarako 6 sarrera. Parte hartzeko ondorengo pausuak jarraitu: kronika.eus webguneko Kronikakide atalean sartu, eta kanpainaren hasierako zozketan, Parte hartu botoia sakatu. 

Hemen gaurko zozketa, bideoan: 

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!