Hirugarrenez, aurten ere ez da Karmen jairik antolatuko

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 7a, 00:00

Kaxko Elkarteak antolatzen ditu urtero, Karmen jaiak.

Uztailaren 16a izaten da Karmen eguna. Hala ere, Kaxko Elkarteak adierazi du ez dela jairik antolatuko. 

Hirugarren urtez jarraian, Karmen Jaiak ez dira ospatuko Hernaniko Kaxkoan. Uztailaren 16a izaten da Karmen eguna, eta aurten 27 urte betetzen dira, Hernaniko Kaxkoan Karmen jaiak berrabiarazi zituztenetik. Baina tamalez, Kaxko Elkarteak aditzera eman du ez dela Karmen jairik ospatuko: «bizitako pandemiak eragina izan du gizartean, eta helduek kutsatzeko beldurra dute, beraz, erabaki genuen aurten jairik ez ospatzea».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!