272.000 euro bideratuko ditu Udalak, eskoletan

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 6a, 00:00

Mantenu lan orokorrak ere egingo ditu Hernaniko Udalak. 

Urtero legez, ikasturtearen amaierarekin bat ikastetxeak hutsik daudela aprobetxatzen da, mantenu lanak egiteko eta aurten, 272.000 euro bideratuko ditu Udalak. Honako lan esanguratsu hauek egitea aurreikusi du Hernaniko Udalak: Langileko Laubidieta eraikinean, hirugarren mailako komuna eraberrituko da. Eta horrez gain, kanpoko jolas eremu batzuk ere egokituko dira; Langileko Bidebieta eraikinean, komuna bertako ikasleen beharretara egokituko da; Elizatxon, hainbat pintaketa lan egingo dira eta sarrerako ateak berrituko dira; Urumea ikastolan, hainbat pintaketa lan egingo dira eta jolas eremuko zorua berritu egingo da; eta azkenik, haurreskolan, jolas-eremua berrituko d

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!