100dik gora delegatuk ikasturteari agurra eman zioten

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 6a, 00:00

Ekainaren 29an, irailetik aurrera datozen hauteskunde sindikalei begira, ikasturteari agurra eman zioten 100dik gora delegatuk. Biterin elkartu ziren eta delegatuek ikasturteko balantzea egiteaz gain kongresuan onartutako erabaki nagusienen berri eman zuten eta argazki batekin eman zioten kurtsoari agurra: «Kongresuan hartutako erabakiekin eta egunerokotasunean sortzen zaizkigun erronkekin emankorragoak izateko helburuarekin, gure talde izaera, sindikatuaren hazteko gogoa eta ilusioa aldarrikatu nahi izan ditugu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!