2022 eta 2023 ikasturteko jardueretan izena emateko aukera, Goiz Eguzkin

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 6a, 00:00

Uztailaren 22ra arte eman daiteke izena bulegora bertaratuz, eta 943 55 10 32 telefonora deituz, besteak beste.

Dagoeneko hasiak dira Goiz Eguzkiko 2022 eta 2023 ikasturteko aurre inskripzioak. Goiz Eguzkikoek adierazi dute gainera, ikasturte honetan egindako jardueren arrakasta ikusita, egutegi bat sortzen ari direla. 

Horrez gain, nabarmendu dute jardueraren bat abian jartzeko edo garatzen laguntzeko prest dauden boluntarioak behar dituztela. Eta diote, momentuz honako jarduerak proposatu dituztela datorren ikasturterako, besteak beste, mantentze gimnasia, yoga, erlaxatzeko ariketak, euskal dantza, hartubola, martxa nordikoa, goizeko ibilaldia, puntua egiteko taldea, informatika... «Batzuk kendu daitezke, jende nahikorik ez badago, noski». Era berean, plazak betetzen ez diren jarduerak ez direla egingo azaldu dute, eta alderantziz, taldeetan plaza baino pertsona gehiago egonez gero, plazak zozketatuko direla. 

Beraz, Goiz Eguzkiko jarduerez gozatu nahi duenak, uztailaren 22a baino lehen eman beharko du izena. Aurreinskripzioa egiteko hainbat modu daude: Goiz Eguzkira bertaratuz bulego ordutegian (asteazken eta ostiraletan 16:00etaitk 18:00etara, eta ostiral goizetan 10:00etatik 12:00etara); Goiz Eguzkira deituta (943 55 10 32); goizeguzkihernani@gmail.com-era idatzita; edota goizeguzkihernani.eus webgunean sartuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!