'Ardo' izeneko azken diskoa sinatuko du Morauk larunbatean, Lizeaga tabernan

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 6a, 00:00

'Ardo' disko-liburuaren promozioa laguntzeko esklusiboki botilaratu den ardoa dastatu ahal izango da. 

Larunbatean, eguerdiko 12:30­etan, Andoni Tolosa 'Morau' artista hernaniarrak Beñardorekin batera sortutako, 'Ardo' izeneko azken diskoa sinatuko du Lizeaga Tabernan. Sinatuko duen diskoaz gain, bere promozioan laguntzeko esklusiboki botilaratu den ardoa ere dastatu ahal izango dela ziurtatu du, eta herritarrei bertaratzeko deia luzatu diete. 

Kaleratutako diskoan, hamabi kantu bildu dituzte, eta bat izan ezik (Sagar erdi bat), Gorka Erostarbek idatzia,  gainerakoek poemak dituzte oinarri. Artistek jakinarazi dute zerrenda amaiezina dela: «kontaezinak dira, zenbait mendetan zehar ardoaren gainean egin diren sormen lanak, bertso sortak, kantuak, poemak, nobelak... Hemendik aurrera, zerrenda horretan gehitu beharreko ale berri bat daukagu: Ardoa. Alor artistiko guztiak batu eta neurri berean disko, poema-liburu eta ilustrazio bilduma den lana». Eta jarraian, ekoizpen hau aurrera eramateko beharrezkoa iruditu zaie, honakoa aipatzea: «beharrezkoa izan da bi musikari, idazle baten eta marrazkilari baten arteko elkarlana».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!