Gaur arratsalderako, Hernaniko Basquelandeko I. Txakur Castinga antolatu dute, Basqueland zerbezerian. Marcos Navarrok Hernaniko Basquelandeko tap roomean, mural bat margotu zuen, eta gaur inauguratuko da. Horrekin batera, Instagramen, lehiaketa bat jarri zuen abian Basquelandek, margotutako txakurrari izen bat jartzeko, eta 'Pintto' izenak irabazi zzen. Behin muraleko txakurrari izena jarrita, txakur casting bat egingo du Basquelandek, «Pintto erreala biltzeko eta markako maskota bilakatzeko».
Castinga gaur arratsaldean izango da, 17:30etatik 19:30etara. Eta antolatzaileek aditzera eman dute, txakurrarekin etortzen den orok, Pintto garagardoa dastatzeko aukera izango dutela dohainik: «gainera garagardo edizio mugatua da, ospakizun honengatik egindakoa, hain zuzen ere».
Parte hartzeko, txakurrarekin Basquelandera bertaratu
Basquelandek antolatutako I.Txakur Castingean parte hartzeko, Hernaniko tap roomera gerturatu beharko du jendeak, txakurrarekin eta argazki bat aterako beharko dute, photocallean. Marcos Navarro artista ere bertan egongo da, eta irabazleak sari bat jasoko duela ere aurreratu dute antolatzaileek.