Arkitekto tekniko lanpostua hornitzeko lehiaketa, abian

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 5a, 00:00

Deialdian parte hartzeko epea kontatzen hasiko da azken aldizkarian argitaratu eta 15 laneguneko epean. 

Ekainaren 22an, Hernaniko Tokiko Gobernu Batzarrak ondoko bi erabakiak hartu zituen; lehenengoa, lehiaketa berezia deitzea Arkitekto tekniko lanpostua hornitzeko Hernaniko Udaleko Lanpostuen zerrenda 34 kodea duena; eta bigarrena, deialdia arautuko duten oinarriak onartzea. 

Erabaki hau, behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Interesdunek, beraz, erabaki honen aurka zuzenean administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezakete Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, bi hilabeteko epean, akordio hau azken aldiz aldizkari ofizial batean argitaratzen denetik hasita. 

Postu hau, A2 taldean sailkatuta dago, eta Administrazio Bereziko eskalakoa da, azpieskala Teknikoa, erdi mailako klasekoa. 

Lanpostuak derrigorrezko 3. hizkuntza eskakizuna du ezarria, derrigorrezkoa. Gainera, 22 mailako osagarria du eta urteko 19.916,12 euroko osagarri berezia. Lanpostuak, lanaldi osoa du ezarria, Hernaniko Udalean aplikagarria den egutegi orokorraren baitan. 

Deialdiko lanpostuari dagokion eginkizun nagusienak izango dira, besteak beste, aholkularitza teknikoa eta ikuskaritza funtzioa. 

Lehiaketa honetan parte hartzeko, hainbat baldintza bete behar dira, hala nola, edozein Administrazio Publikotako karrerako funtzionario izatea eta A2 taldeak sailkatutako lanpostu baten titularra izatea; jarduneko zerbitzuan, zerbitzu berezietan, edo seme alabak zaintzeko lan utzialdian egotea; lanpostuaren beraren eginkizunak normal betetzea galaraziko lukeen eritasunik eta tatxa fisikorik nahiz psikikorik ez edukitzea; ezingo dute deialdian parte hartu bere lanpostuaz aurreko bi urtetan jabetu diren funtzionarioek; eta azkenik, lanpostuen zerrendan lanpostuko eginkizunak egiteko eskuraturiko baldintza guztiak bete behar dira. 

Eskabideak, behar bezala beteta, Hernaniko Udaleko Erregistroan aurkeztuko dira, betiere GAOn (uztailaren 1ean publikatu zen) eta laburpen bat Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta. Deialdian parte hartzeko epea kontatzen hasiko da, azken aldizkarian argitaratu eta 15 laneguneko epean. k

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!