Odola emateko hitzordua gaur, Iturolan

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 5a, 00:00

Heldu da uztaileko lehen asteartea, eta ohi moduan odola emateko hitzordua jarri du Odol Emaileen Elkarteak.  Arratsaldeko 16:30etatik 20:30ak arte egongo da odola emateko aukera, Iturola Elkarlan Sorgunean (Bº Florida auzoa). Beraz, odola emateko asmoa duenak, gogoratu aldez aurretik telefono honetara deitu behar dela: 943 00 78 84.  Antolatzaileek odola emateko gonbitea luzatu diete herritarrei: «lagundu biziari, eman odola».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!