Makina bat partidu aste honetan, Zikuñaga Papelera torneoan

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 4a, 09:19

Astelehenetik larunbatera, egunero jokatuko dituzte partiduak, Hernaniko kiroldegiko frontoian. Hiruna partidu izango dira gaur eta bihar.

Ostiralean hasi zen Zikuñaga Papelera Torneoaren laugarren edizioa, Hernaniko kiroldegiko frontoian. 104 esku pelotarik hartuko dute parte aurten, sei kategoriatan banatuta; eta astelehenetik larunbatera, egunero jokatuko dituzte partiduak, uztailaren 30era arte. Egun horretan izango dira finalak.

Honakoak izan ziren, ostiraleko hiru partiduen emaitzak:

Kadeteak: Ormaetxea-Alberdi (Bergara) 18-6 Etxeberria-Hevia (Oiarpe)
Jubenilak: Etxaniz-Juaristi (Azkoitia) 18-6 Iriarte-Mitxelena (Oiarpe)
Nagusiak: Ezenarro-Mitxelena (Mixtoa) 18-12 Bustince-Lizarraga (Irurtzun)

Aste honetan, berriz, makina bat partidu jokatuko dituzte, gaur bertan hasita. Hiruna partidu jokatuko dituzte gaur eta bihar ere. Honakoa da kartelera:

GAUR astelehena, 18:00etan hasita

Kadeteak: Goñi-Zelaiaran (Mixtoa) / Otaegi-Bidezabal (Mixtoa)
Jubenilak: Arabaolaza-Mujika (Mixtoa) / Tolosa-Goikoetxea (Tolosa)
Nagusiak: Murgiondo-Azpiroz (Irurtzun) / Urmeneta-Ortiz de Urbina (Mixtoa)

BIHAR asteartea, 17:00etan hasita

Kadeteak: Zabala-Urdangarin (Mundarro-Hernani) / Azkue-X.Azpiazu (Ilunpe)
Jubenilak: Zabaleta-Aranburu (Oiarpe) / Goroztidi-Plazaola (Zazpi Iturri)
Nagusiak: E.Altuna-Oiartzabal (Hernani) / Gabirondo-Huegun (Alde Zaharra)

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!