San Fermin torneoko bigarren jardunaldia jokatuko da gaur arratsaldean

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 4a, 08:39

Arratsaldeko 18:00etan hasiko da jaialdia, Galarretan. Aurreneko partiduan, Aldabek eta Barrenetxeak jokatuko dute, Ezkurraren eta Juanenearen kontra; eta bigarrenean, Urrizak eta Labakak, Ansaren eta Azpirozen kontra.

Gaur jokatuko dute San Fermin torneoko bigarren jardunaldia, Galarreta frontoian. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da jaialdia, eta bi partidu izango dira. Oraingoan, zehazki, aurrez aurre ariko dira aurreneko jardunaldiko bi bikote irabazleak, eta bi galtzaileak.

Aurreneko partiduan, bi irabazleek neurtuko dituzte indarrak. Horretan ariko da Endika Barrenetxea hernaniarra, Aldaberekin batera; eta Ezkurra II eta Juanenea izango dituzte kontrario. Bigarrenean, berriz, Urrizak eta Labakak jokatuko dute, Ansa IIren eta Azpirozen kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!