Castroko estropadan ere zazpigarren, Hernani

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 4a, 00:00

Aurreko bi estropadetan lortutako postua errepikatu du Maialen traineruak, ETE Ligako laugarren jardunaldian.

Larunbatean jokatu zuen Hernaniko Maialen traineruak, ETE Ligako laugarren jardunaldia. Castron aritu zen, eta aurreko bi estropadetan bezala, zazpigarren izan zen Hernani, au­rre­ko bi sailkatuak (Ondarroa eta Zarautz) oso gertu zituela, segundu gutxira. Hibaika izan zen garaile.

Liga gorenetan, berriz, lau hernaniarrek lortu zuten bande­ra igandean, Donostian: nesken Euskotren Ligan, Oriorekin na­­gu­situ zen Eider Barba; eta mutilen Eusko Label Ligan, Donostiarrarekin irabazi zuten Jon Iruretagoienak, Iker Imazek eta Xabat Pastorrek. Bi taldeak daude ligako lider, aurreneko bi jardunaldiak jokatuta; biak izan baitziren bigarren, bezperan Bilbon.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!