Gaurtik martxan, Udaleku Ibiltariak

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 4a, 00:00

Gaur hasiko dira Udaleku Ibiltariak, Dobera Euskara Elkarteak antolatuta. 2007-2009 urteetan jaiotako gaztetxoek ekingo diote, aurreneko txandarekin; eta Goierri aldera joango dira, 10:00etan autobusa hartuta, Biteri parean. Uztailaren 15era arte, eskualde osoa zeharkatuko dute oinez, tartean mota guztietako jarduerak eginez: ur ekintzak, abentura kirolak, jolasak... Bigarren txandan, berriz, 2010-2012 urteen artean jaiotakoek hartuko dute parte, eta Oarsoaldean barrena ibiliko dira haiek, uztailaren 25etik 30era.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!