Aforoa beteta eta arazo teknikoak, igerilekuetan

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 2a, 18:36

Jende asko joan da igerileku irekietara gaur, eta denbora luzez ezin sartu izan dira hainbat, aforoa bete delako.

Gaurko giro eguzkitsu eta beroak uretara erakarri ditu herritarrak, eta asko eta asko izan dira Hernaniko igerileku irekietara joan direnak. Hori horrela, bete egin da aforoa (1500 erabiltzaile guztira, eta 500 uretan) arratsaldearen hasieran, eta denbora luzez zain egon behar izan dute askok, ilaran.

Horietako batzuk kexu ziren, webguneko igerilekuaren aforoaren datuak zioelako «erdi hutsa» zegoela igerilekua, baina ez zietela sartzen uzten. Zentzu horretan, Igor Urangak, kiroldegiko zuzendariak, aitortu du «arazo teknikoak» izan dituztela webgunean, eta une batzuetan ez duela momentuko aforoaren datu egokia eman, baina igerilekua «beteta» zegoela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!